XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ikusten duzun bezala, nire laguntza oihua zuregana iritsi zen, jarraitu zuen A... andreak esaten.

Lau bat hilabete egon behar izan zuen A... andreak ospitalean.

Bere etxera ez zen ordea inoiz berriro itzuli.

Zahar-etxe batera joan zen bizitzera, han, berak esanda bezala, errazago izango zitzaiolako laguntza topatzea!

Kruger sendagileak bere kontaketa bukatu zuen.

Baina jarrita lasai jarraitzen zuen.

Gustatu al zaizu nire ipuina? galdetu zion.

Guztiz ezberdina izan da, esan zuen Florianek

Guztiz ezberdina?

Bai. Hasieran A... andrea hil egin zela pentsatu dut.

Ez, ez, A... andrea bizi da oraindik - zorionez! erantzun zion Kruger sendagileak.

Eta bitartean urte asko bete ditu, ia larogeitamar urte.

- Beno, eta orain hobe dut joatea, esan zuen ixilune baten ondoren.

Bazoazela jada? esan zion Florianek ozenki.